Artxiboa honentzat Abendua, 2011

Korrika

Gure umeak atletismoan dabiltza. Eneko iaz hasi zen eta Malen aurten. Ni ere animatu naiz eta ahal dudanean, apur bat mozorrotu eta Abadiño inguruan bueltatxoren bat egiten dut. Malenek eta biok nahikoa izaten dugu karrerak amaitzearekin, lasterketa amaitu ahal izateko erritmoa kontrolatzen ikasiz. Enekok aurreko lasterketetan lortutako markak hobetzea izaten du helburu, eta zenbait karreretan, [...]

507

507 kilometro dira aurten bizikletan egin ditudanak lanerako bidean. Bizikleta hartzen dudan egunean 10 bat kilometro egiten ditut: etxetik Matienako tren geltokira eta Toletxeko geltokitik, Elgoibarreko Arriaga industrialdera. Denboran, 50-55 minutu inguru dira, 634 errepidean kotxez behar ditudan 40 minutuak baina zerbait gehiago. Dirutan ez du konparatzerik: 7 euro kotxez joan-etorria (autopistako bide-saria kontuan hartu [...]

Switch to our mobile site

  • Facebook
  • Google+
  • Twitter
  • Flickr
  • Delicious
This work by Ander Goñi is licensed under a Creative Commons Attribution 3.0 Espainia.